Выпуск

Elhuyarrek 6 hitz-jolas sortu ditu gure euskara aberasteko
Bilbo Hiria irratia · 4 ноября 2026 г.
Elhuyarrek sei hitz-jolas jarri ditu martxan jolasen bidez euskara aberasteko. Hitzekin jolasteak euren hiztegia osatzeko eta hitzen inguruko informazio osagarria izateko aukera emango die erabiltzaileei. Hitz-jolasak Elhuyar Hiztegiaren webgunean txertatu dira, eta gaurtik aurrera erabiltzaileek aukera izango dute euskara modu ludiko eta entretenigarrian lantzeko. Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta daude: egunerokoan euskaraz aritzen direnei, ikasle, irakasle eta profesionalei, euskara ikasten ari direnei zein, besterik gabe, hitzekin jolastea gustuko dutenei. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261104_clara_elhuyar.mp3 Deskargatu hemen . The post Elhuyarrek 6 hitz-jolas sortu ditu gure euskara aberasteko first appeared on Bilbo Hiria irratia .